Ibai Hotel

IBAI ostatu klasiko bat da, formatu txikiko hotela eta jatetxe tradizionala, itsaso eta mendi artean natura erdian dagoen toki honetara ihesaldi erlaxagarri bat egiteko toki ezin aproposagoa. Osteria kontzeptua ez dago gure herrialdean oso sustraituta, slow-food ereduaren barne dago. Gastronomiak eta naturak bat egiten dute edertasunez betetako toki pribilegiatu honetan.

Pertsonek eta pertsonentzat zuzendutako toki bat. Egin amets, gozatu, oparitu IBAI

Sant Pere de Ribes i el Garraf


Sant Pere de Ribes herri xarmagarrian dago IBAI, Sitges ondoan eta Bartzelonatik 30 minutura. IBAIk aukera ematen dizu hondartzetara eta Sitges-eko sibarita estilora aise hurbiltzeko, eta baita natura hutsera ere, Garraf-eko parke naturalera hain zuzen. Opor erlaxagarriak, biziberritzaileak edo erromantikoak igarotzeko primerako tokia. Kolonia estiloa du eraikinak, 1881. urtekoa, eta inguruetara ikusmira zoragarria oparitzen du. Eraikin eraberritua da, jatorrizko egiturari bere horretan eutsi eta beste elementu batzuk gehitu izan zaizkio, zeinak ezin hobeki uztartzen baitira inguruarekin, hala nola lorategiarekin, igerilekuarekin edo bere terraza ikusgarriarekin.

Udako terraza


IBAIren terraza toki aparta da, naturaren baitan gozatzeko txokoa. Bertan, gure proposamen gastronomikoez, bermut hoberenez eta bereizitako koktel freskagarriez nahiz gin-tonikez gozatzeko parada izango duzu. Udako sasoiko egun guztietan dugu zabalik.

IBAI Osteria

C/ Canyelles, 1 (Les parellades)
Sant Pere de Ribes – 08810 Barcelona
Tel. +34 896 54 90  –  ibai@ibaiosteria.com
Mapa