Aretoak eta ekitaldiak

Ibai Ostera Contemporània
Hotel
Restaurante
Eventos

Zure ekitaldietarako IBAI toki berdingabea egiten duena hauen guztien uztarketa da: ingurua, espazioak, ostatua eta zerbitzuak. Xarma handiko eraikina da, baina ezaugarri modernoak dituena. Egia bihur dezakezu ez bakarrik beti egin nahi izan duzun lagunarteko edo enpresako bilera hori, gonbidatuei ostatu ere eman diezaiekezu gure gela bikain eta erosoetan.

Negozio-bilerak


Sitges ondo-ondoan eta Bartzelonatik 30 minutura dagoenez, IBAIren kokapena estrategikoa da zure enpresaren ekitaldiak era eroso eta lasaian burutu daitezen. IBAIk hiru areto ditu, upeltegi pribatu bat, formatu txikiko bilerak egiteko egokituta dagoena, eta lorategia, azken hau toki ireki aproposa jarduera ez horren formaletarako. Ekitaldietarako zerbitzuek hau barne dute: proiektoreak, pantailak, wifi konexioa, catering aukerak, cofee breaks eta bazkari edo afari osoak, mahai-zapiak eta tresneria; eta, horrez gainera, zure enpresa-ekitaldien arrakasta bermatzen duen kalitatezko zerbitzua.

Ezkontzak eta ekitaldiak


Zure ezteietarako, honako hau eskaintzen dizugu: ospakizun lasai-lasaia aire librean eta igerilekua ondoan dela, dekorazioa zein janaria egokitzeko aukerak, eskuzko xaboien edo kosmetika naturalaren hautaketa gonbidatuei oroigarri gisa eskaintzeko, eta kontu handiz zaindutako zerbitzua horren egun berezia zure bizitzako gertakizunik hoberena izan dadin.

Zure lagunarteko bilera, bataio edo jaunartzeetarako ere erosotasun osoa eta zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu, zu gozatzeaz baino ardura ez zaitezen.

Espazioak eta edukierak


Sitges-etik gertu-gertu eta Bartzelonatik 30 minutura dagoenez, IBAIren kokapena estrategikoa da zure enpresa-ekitaldiak era eroso eta lasaian burutu daitezen. IBAIk bi areto ditu, upeltegi pribatu bat, formatu txikiko bilerak egiteko egokituta dagoena, eta lorategia, azken hau toki ireki aproposa jarduera ez horren formaletarako.

Ekitaldietarako zerbitzuek hau barne dute: proiektoreak, pantailak, wifi konexioa, catering aukerak, cofee breaks eta bazkari edo afari osoak, mahai-zapiak eta tresneria; eta, horrez gain, zure enpresa-ekitaldien arrakasta bermatzen duen kalitatezko zerbitzua.

NEGUTEGIA aretoa

  • Oturuntza 40 pertsonentzat
  • Finger Buffet 80 pertsonentzat
  • Koktela 90 pertsonentzat
  • Dantzalekua 100 pertsonentzat

JATETXE egongela

  • Oturuntza 16 pertsonentzat
  • Dantzalekua 50 pertsonentzat

BILERA egongela

  • Dantzalekua 50 pertsonentzat
  • Inperiala 16 pertsonentzat

LORATEGIA

  • Finger Buffet 100 pertsonentzat
  • Koktela 150 pertsonentzat