1902 Café Modernista

1902 Cafè Modernista da kulturaren, modernotasunaren eta bene-benetako sukaldaritzaren zaleak direnen topagune guztietatik bikainena. Sant Pau esparru modernistaren fatxada nagusi harrigarriaren azpian kokatuta, 1902 Cafè Modernistak aukera ematen digu Bartzelonako monumentu modernistarik hunkigarrienetakoaren gerizpean Kataluniako eta merkatuko sukaldaritza hoberenaz gozatzeko.

Gastronomia


1902 Cafè Modernistaren sukaldea, izan, benta zein jaten emateko etxe zaharrekin batera ezari-ezarian desagertzen joan izan diren kataluniar errezetak berreskuratzearen alde egindako apustua da. 1902k Bartzelonako azoketako sukaldea berreskuratzen du: freskoa, hiritarra eta gaurkoratua, Kataluniako sukaldaritza tradizional eta modernoaren zerizanari nazioarteko erreferentzia nagusiak eransten dizkiona.

Toki aparta


Sant Pau esparru modernista Bartzelonako ondare eta kulturaren erreferente gailena da. 2009an hasitako zaharberritze prozesuari esker, Sant Pauk garai batean zuen distira osoa berreskuratu du hiriarentzat bai eta bertako bisitarientzat ere. Ondare- eta arte-balio handiko tokia da, toki aparta; Lluis Domenech i Montaner arkitektoak egindako obra hau Munduko Ondare izendatu zuen UNESCOk. Geure gastronomia-egitasmoa garatzeko toki ideala.

Descúbrelo
1902 Café Modernista

ico_mapa
RECINTE MODERNISTA SANT PAU
Sant Antoni Maria Claret, 167
08025 Barcelona
Telefonoa: +34 931 700 040

ico_reloj
08:00etatik 00:00etara (bazkariak: 12:00etatik 15:00etara / afariak: 20:00etatik 23:30etara)

Harremanetarako

Zer ikusi?

Sant Pau esparru modernista, Lluis Domenech y Montaner arkitekto kataluniarrak egindakoa, izugarrizko ondare- eta arte-balioa duen eraikin aparta da.

Eman zure iritzia

TripadvisorYelpGoogle Places

Beste sukaldeak Bartzelonan