Irati

IRATI da SAGARDI Taldearen sukaldaritza-proiektuaren jatorrian dagoena. Duela 20 urte baino gehiago Iñaki eta Mikel López de Viñaspre sukaldarien eskutik sortutako jatetxe txiki bat da, Donostiako pintxoak Bartzelonan ematen hasi zen lehenetarikoa. Denbora honetan guztian Bartzelonan euskal sukaldaritza tradizionaleko erreferente nagusi izatera iritsi da; tradizioak eta berrikuntzak bat eginez parekorik ez duen benetako bizipen gastronomikoa eskaintzen duen tokia da.

Pintxoen barra

IRATIn Donostiako pintxoa da protagonista nagusia, euskaldunon bi zaletasun nagusiak biltzen dituen jatetxe-kontzeptu bat da: gastronomia eta lagunartea. Euskal sukaldaritzako tradizio eta esperientzia guztia miniaturako sukaldaritzaren jakitxoetan jarrita, produktua eta irudimena uztarturik direla, era informalean baina beti lagunartean dastatzeko.

Jatetxea

Jantokian euskal sukaldaritza onenaz mahaiaren bueltan gozatzeko toki kutuna dugu. Karta labur eta xumea, non produktua den elementu nagusia, betiko euskal sukaldaritzaren ildotik alabaina geure egile-ukituarekin.

IRATI Bartzelonako auzo gotikoaren bihotzean dago, Rambla eta Liceu ondoan hain zuzen, Boqueria merkatutik pauso batzuetara. Urteen poderioz, IRATI benetako euskal sukaldaritza maite dutenen bilgune bilakatu da konde-hirian.

IRATI Bartzelonako auzo gotikoaren bihotzean dago, Rambla eta Liceu ondoan hain zuzen, Boqueria merkatutik pauso batzuetara. Urteen poderioz, IRATI benetako euskal sukaldaritza maite dutenen bilgune bilakatu da konde-hirian.

Irati Taverna Basca

ico_mapa
Carrer Cardenal Casanyes, 17
08002 Barcelona
Telefonoa: +34 933 023 084

ico_reloj
Barra: Astelehenetik igandera 11:00etatik 00:30etara.
Jatetxea: Astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 00:00etara.
Larunbat eta igandetan 13:00etatik 17:00etara eta 19:00etatik 00:00etara.

HARREMANETARAKO

Zer ikusi?

Santa Maria del Pi basilika, Kultur Ondasun izendatua dena, Irati jatetxetik hurbil egonik ezinbestean bisitatu beharreko tokia da, Bartzelona historikotik ibilaldia egiteko hasiera ezin hobea.

Eman zure iritzia

TripAdvisorYelpgplaces_ico_ficha

Beste sukaldeak Bartzelonan