Sukaldaritza dugu euskal kulturaren ikurrik garrantzitsuenetako bat, gure herriak jaidura handia baitu bere produktuekiko: barazkiak, haragiak, arrainak eta ardo eta sagardo bikainak. SAGARDIn sukaldaritza xumea lantzen dugu, lurrarekiko eta ekoizleekiko lotura estuan, eta modu labur, osasungarri eta sofistikaziorik gabekoan prestatua. Produktua da protagonista nagusia.

PINTXOEN
BARRA


Pintxo donostiarren barra da euskal kultura herrikoiaren ezaugarri nabarmenenetako bat. Sasoiko produktuekin egindako mokadutxook ezin egokiagoak dira, lagun arteko giroan, ardo on bat laguntzeko. Pintxoek tradizio luzea dute Euskal Herrian, eta bizitzaz gozatzeko eta jendearekin elkartzeko aukera bikaina eskaintzen dute.

EUSKAL
PARILLA


Gure hogei urteko esperientzian zehar, gure sukaldaritzako funtsezko tresna bat garatu dugu SAGARDIn: euskal parrila. Bere diseinu berezi eta bakanarekin, euskal parrila euskal sukaldaritzako ezinbesteko osagaia dugu, Euskal Herriko parrilleroen ezagutza eta tradizioaren emaitza, gure jatetxearen mamia.

TXULETOIA


SAGARDI Euskal Sukaldariak-en euskal erretegietako parriletan urte luzetan zehar ontzen joan den txuletoi kontzeptua eskaintzen dizuegu. Gure haragi gorriak idi eta behi gizen eta zaharren artean aukeratzen ditugu, zaporearen gorenean daudenean. Zapore garbiok lur, esne eta belar usaina dakarte gogora, eta jaten jarraitzera bultzatzen gaituzte, aho-sapaia nekatu gabe. Laburbilduz, produktu zintzo, natural eta osasungarria da gurea.

LONJA


Desde las principales lonjas vascas y mediterráneas llega cada día a la mesa de SAGARDI el mejor pescado fresco salvaje para asar en nuestra parrilla. La bravura de la costa cantábrica, en el País Vasco, es famosa por sus excelentes piezas de pescado. Sabores puros a mar y salitre que cocinamos con respeto y mimo extremo.

BARATZEA


Baserria da euskal baratze oparoaren erdigunea, euskal nekazariek belaunaldiz belaunaldi landutako lur emankorraren zutabea. Lur urri eta lantzeko zaila da gurea eta baserriaren eta urte-sasoi oso markatuen inguruan hazten da gure platerrak aberasten dituen produktu-sorta zabala.