Jatorrizkosukaldaritza

Grupo SAGARDI 1996an sortu zen sukaldaritzaren sustraiak bilatzeko eta kalitate handiko proposamenak, sendoak nola benetakoak, eskaintzeko nahiak bultzatuta. Proiektua sendotzen joan da urte hauetan guztietan eta ospe handiko erreferentea bilakatu da sukaldaritza munduan, hasiera batean kalitatezko euskal sukaldaritzan espezializatuta baina gaur egunean beste kultura gastronomiko batzuetara ere zabalduta.

Hasierako proiektua 1994koa da, Iñaki eta Mikel López de Viñaspreren eskutik Sant Pere de Ribes-en lehen IRATI jatetxea zabaldu zutenean. Handik urtebetera egungo kokapenera aldatu zuten, Bartzelonako erdigune historikora. IRATI abiatu zenetik –egungo SAGARDI Euskal Sukaldariak jatetxeen hazia bihurtu zen– Taldea garatzen eta hazten joan izan da, orain denera iritsi arte.

Gaur egun, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua duelarik, Grupo SAGARDI nazioartean zabaltzen ari den proiektu bat da eta Espainiako sukaldaritzaren panoraman sendo errotutako marka. Gaur-gaurkoz, 14 marka eta 32 establezimendu (30 jatetxe eta 2 ostatu berezi) ditu, gehienak Espainian, baina baita Porton, Mexiko B.F.n, Buenos Airesen eta Londresen ere.

32

establezimendu

9

hiri

800

pertsona

20000

txapeldun

Garapen gastronomiko berriak

Sukaldaritza proiektu berriak abian jartzerakoan gastronomia-jite handiko aliantzak bilatu izan ditugu beti. Hala egin izan dugu Bodegas Graham’s-ekin VINUM proiektu enogastronomikoa garatzeko, Oriol Rovira eta Cal Rovira-ko artisauzko ekoizleekin Sagàs eta Pork… boig per tu jatetxea abiarazteko eta Joan Bagur sukaldari ospetsuarekin Oaxaca Cuina Mexicana mexikar jatetxea aurrera ateratzeko.

Nuevos desarrollos

Grupo SAGARDIk jatetxe-arloko proiektuak kudeatzen ditu baita Bartzelona eta Madrileko toki ezin hobeetan, hala nola 1881 per Sagardi jatetxea Museu d’Historia de Catalunyan, 1902 Cafè Modernista Sant Pauko esparru modernistan (horiek biak Bartzelonan), eta Sagàs Farmers, Cooks & Co. jatetxea Madrileko Matadero kultur esparruan.

Bestetik, Sant Pere de Ribes-en (Bartzelona) eta Buenos Aireseko San Telmo auzoan Grupo SAGARDIk ostalaritza-kontzeptu ezberdin bat kudeatzen du, “osteria”, esan nahi baita formatu txikiko hotelak hurbileko tratuarekin eta Sagardi izpirituaren gastronomia-proiektuarekin eskutik esku.

Euskadi Gastronomika

Euskal sukaldaritzaren enbaxadoreak

Grupo SAGARDIk parte hartzen du Basquetour Euskal Turismo Agentziaren Euskadi Gastronomika Produktu-taldean. Horko kide estrategikoa da. Elkarte horren xedeak primeran egiten du bat Grupo SAGARDIren misioarekin, betiko euskal sukaldaritza berreskuratu eta mundu osora zabaltzeko bokazioarekin sortua baita. Konpainiak arreta berezia jartzen du bere produktuen hautaketan eta akordioak lotzen ditu euskal artisau ekoizleekin Euskal Herriko produktu onenak bere jatetxeetako kartetan sormen-ukituaz eta Euskadiko ardo eta sagardo hoberenez lagundurik eskaintzeko.