Grupo SAGARDIkoek jatetxe mundua dugu maite eta alor honetan diren talentu berrien bila aritzen gara etengabe. Pertsona berritzaile eta proaktiboak bilatzen ditugu, bokazio-izpiritua eta erronka berriei heltzeko gogo handia dutenak.
Hazten laguntzen dizugu
Zure karrera profesionala garatzen laguntzen dizugu hasiera-hasieratik. Praktiketako gure programak zure lanbidearen sekretu guztiak ezagutaraziko dizkizu eta erronka berrietarako ateak zabalduko.
Zure etorkizuna diseinatzen dugu
Zeure talentua da muga bakarra, gurekin helburu profesional guztiak lor ditzakezu enpresa berean, zure lehen lan-esperientziatik hasi eta gure jatetxeetako bat zuzentzeraino.
Zeure neurrirako lana
Lanpostu aukera zabala dugu, duzun bizitza-erritmora egokitu daitezke lan jarduera eta zeure jarduera pertsonala bateragarri izan daitezen.
Nazioarteko bokazioa
Nazioartean zabalduz doan enpresa bat gara, eta zure karrera gure herrialdeko mugez gaindi garatzeko aukera izango duzu. Esperientzia berriak bizitzeko aukera aparta.
Zer bilatzen dugu
Praktikak, estrak, zerbitzariak, zuzendariak, sukaldariak, maitreak, bulegoak…
Zeure neurrirako lana
Lanpostu aukera zabala dugu, duzun bizitza-erritmora egokitu daitezke lan jarduera eta zeure jarduera pertsonala bateragarri izan daitezen.