Zabaltzen doan proiektua

Grupo SAGARDIren negozio-eredua bere establezimenduen kudeaketa propioan oinarritzen da. Taldeak nazioartera egin zuen jauzi 2008an, Atlantikoa zeharkatu eta Argentinan, Buenos Airesen, lehen jatetxea irekita. Gaur egun, jatetxeak ditu baita Porton (Portugal), Amsterdam (Herbehereak) eta Londresen (Britainia Handia) eta laster beste batzuk irekitzekoak ditu munduko gastronomia-hiriburu nagusienetan. Nazioartean zabaltzen joateko, Grupo SAGARDIk joint venture bat sortzen du tokiko kide inbertitzaile batekin, ez du frankiziarik eskaintzen, ez eta lizentziarik. Xedea da jomugako herrialdean enpresa bat sortzea, jatetxe-talde bat garatzera zuzendua dena, gero, hautatutako lurraldean, SAGARDI Cocineros Vascos marka eransteko. Industria kide den bezainbatean, Grupo SAGARDIk marka, know-howa eta proiektuaren kudeaketa integrala eskaintzen du, proiektua garatzeko beharrezko talde operatiboa nahiz zuzendariak barne direla.