1881 per SAGARDI da Kataluniako Museu d’Historia-ko jatetxea. Hirian parekorik ez duen tokia da, bistak ditu Bartzelonako portura, eta Mediterraneoko sukaldaritzari eskaintzen da oso-osorik, itsasotik hasi eta lurreraino. Esperientzia osatzeko, Terrassa de les Indianes dago, Bartzelonako portura bistak dituen koktelera garaikidea.
Gastronomia
Honako proposamen gastronomiko hauek ditu, nagusiki: unean bertan prestatutako arrozak, Bartzelonetako lonjatik ekarritako itsaski eta arrainak, eta parrilako okelak. 1881 per SAGARDI jatetxearen sukaldeak hurbilean ekoizten diren produktuen alde egiten du eta baita mediterranear eta kataluniar sukaldaritzako klasikoenen alde ere.
Historia
1881ean Merkataritzako Biltegi Nagusi zaharrak eraikitzeko proiektuari ekin zitzaioan ingelesek mundu osoko kaietan hedatu zuten estiloari jarraituz. Hasi Liverpooleko portutik eta Buenos Aireseko Puerto Maderokoraino, gure harribitxi honetara iritsi arte, historiak eta kulturek herriak eta pertsonak batu izan dituzte. Egun, Kataluniaren historia azaltzen duen museoaren gainaldean jarririk, Grupo SAGARDIk toki aparta prestatu du gastronomiari, sentiberatasunari eta emozioari bide emanda. Gastronomiak ere azaltzen baitu nortzuk garen.

La Terrassa de les Indianes
1881 per SAGARDIko terraza zabala toki aparta da Bartzelonako eraikinen hodeiertza harrapatzeko, bista bikainak eskaintzen baititu, eta bista horiez sormen handiko koktelaz eta zizka-mizkarako karta oso bat dastatuz eta gure disko-jartzaileen musika entzunez goza dezakezu. Era horretan, indianeak omentzen ditugu, hots, ehun estanpatu kataluniarrak, XIX. mendeko Kataluniako merkataritzaren ardatz izan zirenak.

MUSEU D’HISTÒRIA DE CATALUNYA -Palau de Mar –
Plaça Pau Vila, 3 (4a planta)
08039 Barcelona
Telefonoa: +34 932 210 050
Al,. – Ig.
12.00am – 23.00pm