CCOK konpainia gaztea da, baina eskarmentu handikoa erronka handiei aurre egiten. Hala, formatu handiko ekitaldietan egon izan gara geure zerbitzuak eskaintzen eta baita gastronomia-proposamen berri eta ausartetan ere. Erronkek akuilatzen gaituzte, zentzuz eta sentiberatasunez nahi izaten dugu jaten ematea; izan ere, sukaldariak gara. Ezagutu itzazu gure zenbait proposamen.
Bartzelonako Grec Jaialdia
Barcelona
Street Food Grec-en antolakuntza gure 7 jatetxeetakoren bidez, “pop-up” bertsioan,Teatre Grec-en lorategietan uztail osoan zehar.
EXPO Milano 2015
Milán
Expo Milano 2015-en Espainiako pabiloiaren espazio gastronomikoak geuk eraman genituen 6 hilabetez. Egunean batez beste 2.000 pertsonari eman genien jaten, Espainiako sukaldaritza mota ezberdinak ordezkatzen zituzten 5 sukalde-eskaintzetan banatuta eman ere.
Diruaren eta Zerga-zigiluko Fabrika Nazionalaren 400. urtemuga
Madrid
Huawei firmaren aurkezpeneko catering-a Sant Pauko esparru modernistan.
Mobile World Congress
Barcelona
Huawei firmaren aurkezpeneko catering-a Sant Pauko esparru modernistan.
Trenbide Museoa
Madrid
Madrileko Trenbide Museoan egindako ekitaldi korporatiboa, Street Food formatuan.
Europako Atletismo Txapelketak
Barcelona
Ekitaldiko otordu-zerbitzu ofiziala
Euro Training Mercedes Benz
Valencia
12.000 gonbidaturentzako enpresa kateringa Mercedez Benz-ek Valentziako Arteen eta Zientzien Hirian bere gama berria aurkeztu zuenean.