COOK-ek malgutasun operatibo handia du; hori dela-eta, gauza da bai Bartzelona, Madril, Valentzia, Sevilla, Londres edo Portoren gisako hiri enblematikoetan gauzatzen diren ekitaldi korporatibo handiei erantzuteko bai eta euskal sukaldaritzako tailer txiki batzuk antolatzeko ere.

Bartzelonako bi toki garrantzitsuenetakoak kudeatzen ditugu modu esklusiboan, Museu d’Historia de Catalunya eta Sant Pauko multzo modernista. Dena dela, gure malgutasun operatiboak aukera ematen digu edozein tokitako eta edozein tamainako ekitaldiak geure gain hartzeko.

Bartzelona


Cook - Recinto Modernista de Sant Pau

Sant Pauko esparru modernista


Sant Pauko esparru modernista Bartzelonako ondare- nahiz kultura-erreferente garrantzitsua da. Toki bakanetakoa da Bartzelonan, eta COOK by SAGARDIk kudeatzen du esklusiboki toki hori, berritutako espazio kopuru handia duelarik prest korporazio ekitaldiak, profesionalen arteko topaketak, ikastaroak, mintegiak eta beste hartzeko.

santpaubarcelona.org


Cook - Museu d’Història de Catalunya

Museu d’Història de Catalunya


Museoa antzinako Merkataritzako Biltegi Nagusien eraikinean dago eta Bartzelonako portu industrial zaharrean kontserbatzen den eraikin bakarra da. Garai hartako Ingalaterrako portuetako eraikinetan oinarrituta dago. Museoaren kokapen pribilegiatuak, Bartzelonako Port Vell-en baitago, begiratoki berezi bihurtzen du bertako terraza, eta hiriko ikuspegi ezezagun baina ikusgarriaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Toki enblematikoa zure ekitaldietarako.

mhcat.cat


Madril


Cook - Casa del Lector

Casa del Lector


Casa del Lector-ek guztira zortzi mila metro karratu baino gehiago eta Matadero Madrid-eko espazio hauek guztiak hartzen ditu: 13 eta 14 pabiloiak, horiek biak lotzen dituen espazioa, 17b pabiloia eta 17c pabiloiaren zati bat (hiru hormarte). Toki berezia da, zeharo moldaerraza.

casalector.fundaciongsr.org


Valencia


Cook - Sala Orio

Sala Orio


Orio Valencia Centro jatetxea Valentziako erdigune historikoan dago, Katedrala, Udaletxea eta Azoka Nagusiaren artean. Ekitaldietarako areto bat du behean, eta Erdi Aroan hirian zen harresiaren hondarrak ageri dira oraindik bertan. Toki sekretua Valentzia erdi-erdian.

Orio Valencia


Oporto


Cook - Graham's Port Lodge

Graham's Port Lodge


Grahams’s Port Lodge bikain hau Vila Nova de Gaia-n nagusitzen den mendikate batean dago, Dueroren ibaiertzean eta Porto hiria aurrez aurre duela. Porto hiriko gune historikoaren bista ikusgarriak eskaintzen ditu eta baita Porto eta Gaia hiriak elkartzen dituen maila biko zubi enblematikoarena ere. Ekitaldiak ospatzeko prestatuta dauden espazioek edertasun berezia dute.

es.vinumatgrahams.com

Londres


Cook - Sagardi London

Sagardi London


SAGARDI LONDON jatetxea Shoreditch auzoan dago, hots, Londresko epizentro kultural eta gastronomiko berrian. Cordy House eraikin historikoaren parte da, 80etako ikono artistikoa izan zenarena, eta itsasoko eta euskal lurraldeko koloreak eta zaporeak islatzen dituen diseinu modernoa du orain. Jatetxearen beheko solairuan ekitaldietarako erreserbatutako toki bat dugu aurrerapen teknologiko guztiekin.

sagardi.co.uk


Portfolio


Ezagutu itzazu gure proposamenak

JAITSI PROPOSAMENAK

Jarri gurekin harremanetan

He leído y acepto la Política de Privacidad.