IRATI da SAGARDI Taldearen sukaldaritza-proiektuaren jatorrian dagoena. Duela 20 urte baino gehiago Iñaki eta Mikel López de Viñaspre sukaldarien eskutik sortutako jatetxe txiki bat da, Donostiako pintxoak Bartzelonan ematen hasi zen lehenetarikoa. Denbora honetan guztian Bartzelonan euskal sukaldaritza tradizionaleko erreferente nagusi izatera iritsi da; tradizioak eta berrikuntzak bat eginez parekorik ez duen benetako bizipen gastronomikoa eskaintzen duen tokia da.
Pintxoen barra
IRATIn Donostiako pintxoa da protagonista nagusia, euskaldunon bi zaletasun nagusiak biltzen dituen jatetxe-kontzeptu bat da: gastronomia eta lagunartea. Euskal sukaldaritzako tradizio eta esperientzia guztia miniaturako sukaldaritzaren jakitxoetan jarrita, produktua eta irudimena uztarturik direla, era informalean baina beti lagunartean dastatzeko.
Jatetxea
Jantokian euskal sukaldaritza onenaz mahaiaren bueltan gozatzeko toki kutuna dugu. Karta labur eta xumea, non produktua den elementu nagusia, betiko euskal sukaldaritzaren ildotik alabaina geure egile-ukituarekin.
IRATI Bartzelonako auzo gotikoaren bihotzean dago, Rambla eta Liceu ondoan hain zuzen, Boqueria merkatutik pauso batzuetara. Urteen poderioz, IRATI benetako euskal sukaldaritza maite dutenen bilgune bilakatu da konde-hirian.
Nos obligan a cerrar,
pero resistiremos y seguiremos cocinando para ti.
Síguenos en las redes sociales o suscribirte a nuestro servicio de información para estar al día de cualquier novedad y para que te avisemos con prioridad para celebrar juntos la vuelta!
Cuidémonos!
Equipo Sagardi